Jarraian, 2016an bideratutako espedienteak tramitazioaren zein fasetan dauden aztertuko dugu.
2016. urtean 1.652 kexa-espediente bukatu dira eta 1.299 ebazpen eman dira. Arartekoak hartu dituen erabakiak aztertuta, eragindako administrazioaren jarduera okerren bat zegoen 538 kasutan, hau da, ia %46tan; ehuneko hori iazkoa baino (%43) handixeagoa da. Aitzitik, ez da jarduera okerrik antzeman azterturiko espedienteetatik %54 baino gehiagotan (iaz %57 izan ziren).
Izapidetzen ari ziren espediente batzuetan, kexa aztertzen hasi ondoren, azterketa jarraitzea eragozten duten hainbat inguruabar agertu dira: beste defendatzaile batzuekiko bikoiztasuna, epailearen ebazpenaren zain dauden auziak, epai irmoa dutenak, epai bideari ekin diotenak eta abar. Espediente horiek Gerora ez dira onartu izenpean jaso dira ondoko grafikoetan.
Kexen egoera: euskal administrazio publikoen jarduera zuzenak eta okerrak
Aurreko datuetatik ondorioztatzen denez, Arartekoak 2016. urtean sakonki aztertu dituen erreklamazio guztietatik 538 kasutan, hau da, %45,75an ondorioztatu da jarduera okerren bat egin dela.